Euskara 21XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak

Euskara 21 - XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak


Euskara Sustatzeko Ekintza Plana  

Euskararen Aholku Batzordeak euskararen erabilera areagotzea xede duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zuen 2012ko uztailaren 18an Lehendakaritzan egindako bileran.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak, 2012ko uztailaren 24an, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea erabaki zuen.

 

Hona hemen onartutako testua:

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana

 

 

Zure iritzia

Guztion parte-hartzeari irekitako blog bat duzu honako hau.

Bertan argitara ditzakezu zure ekarpenak.

Euskara eta bikoizketa

2012-07-04 egilea IƱaki Zubizarreta Mujika

Hasteko, komeni da pixka bat argitzea bikoizketaren eta azpidaztearen kontua. Maiz elkarren aurka ipintzen ditugu eztabaidan, bataren ala bestearen alde hartuta jarrera. Baina ez dut uste elkarren kontra daudenik, bakoitzak bere helburua baitu.
Beste hizkuntzak ikasteko aproposagoa da azpidaztea; bikoizketa oztopo ere izan daiteke sarri horretarako. Baina nork bere hizkuntza lantzeko, egokiago eta oparoago da bikoizketa, […]

Guztia irakurri    Iruzkin 1

HEDABIDEAK: Ekintza-proposamenen gaineko ekarpena

2012-06-25 egilea Herri ekimeneko euskal hedabideen mahaiko talde eragilearen izenean, honako hauek: Xabier Letona (ARGIA); Gorka Bereziartua (ARGIA); Lander Arbelaitz (ARGIA); Joanmari Larrarte (BERRIA TALDEA); Iban Arregi (BERRIA TALDEA); Eider Carton (ELHUYAR); Inazio Arregi (TOKIKOM); Mikel Irizar (TOKIKOM / TOPAGUNEA); Joxe Rojas (TOKIKOM / TOPAGUNEA)

Esparrua: HEDABIDEAK
Ekintza: 1.2
Testu berria: Laguntza iraunkorrak deialdi sistematik atera eta kontzertazio politika batean txertatzea.
ERAGILEAK: Herri administrazioak, sektoreko ordezkariak
DENBORAN LEHENTASUNA: Altua
Justifikazioa edo arrazoia: Sektoreko diagnostikoan eta aurrez aurreko batzarretan esan dugunez, funtsezkoa iruditzen zaigu sektoreak nolabaiteko egonkortasun bat izan eta deialdi sistemak dakarren ziurgabetasuna gainditzea. Hedabideek betetzen duten funtzio soziala kontuan izanda, kontzertazioaren bidea iruditzen zaigu […]

Guztia irakurri    Ez dago iruzkinik

Gune euskaldunen definizioa.

2012-06-24 egilea DEIADARKA: UEMAko udaletako teknikarien foroa

GUNE EUSKALDUNAK:
Gune euskaldun gisa uler daitezkeen eremu soziofuntzionalak saritzea eta prestijiatzea garrantzitsutzat jotzen badugu ere, ondorengo ekarpenak herri euskaldunetako plangintzetarako izango dira.

Guztia irakurri    Ez dago iruzkinik

Ekintza planari ekarpenak

2012-06-24 egilea DEIADARKA: UEMAKo udaletako teknikarien foroa

EBPN plan oso bat izan bada ere (egitura guztiarekin), ESEP ekintza-zerrenda soil baten gisa aurkeztu da; plan batetik abiatzea ekintza multzo batean amaitzeko, atzerapausotzat hartzen dugu.

Guztia irakurri    Ez dago iruzkinik

Abiapuntu engainagarria

2012-06-24 egilea abdelaib

herritar guztiek ba omen dute hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, baina hori ez da hala.

Guztia irakurri    Ez dago iruzkinik

ESEP GFAren ekarpenak txostenaren sarrera dokumentuari

2012-06-23 egilea Zigor Etxeburua Urbizu, Euskarako zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia

1 Sarrera
GFAk nabarmendu nahi du ez dela batere egokia izan jarraitu den prozedura, HPSk ez duelako erraztu Gipuzkoako herritarren ordezkaritza nagusiena den GFAren parte hartzea. Batetik, EABren Euskara 21 batzordean ez duelako ordezkaritzarik, eta bestetik, astebeteko epea eman zitzaiolako (tartean asteartea jai eguna izanik) ekarpenetarako. Bereziki azpimarratzekoa da Euskara 21 batzordearen osaketak ez dituela kontuan […]

Guztia irakurri    Ez dago iruzkinik

ESEP ez da plana (nagusia edo estrategikoa)

2012-06-23 egilea Txillardi

Plana izateko gauza asko falta ditu, 10 urteko epea jarri bai, baina ez dira tarte horretan lortzeko moduko helburuak jartzen, bakoitza bere adierazlearekin.

Guztia irakurri    Ez dago iruzkinik

Zer da Euskal kultur kluba?

2012-06-23 egilea Ezjakina

Ez dakit zer den kulturgintzako atalean agertzen den “Euskal kultur kluba”

Guztia irakurri    Ez dago iruzkinik

Euskalduntze eta alfabetatzea: ekintzak

2012-06-22 egilea Euskaltegi pribatuen izenean, honako hauek: Mertxe Mugika (AEK); Juan Carlos Murillo (Elkarlan); Mailu Lasarte (IKA); Marian Bidegain (Maizpide)

Euskalduntze eta alfabetatzearen esparruan hartu beharreko neurriak (datozen hamar urteetan):
Ekintzak
1. Orain arte lortutako emaitzen analisia egitea
1.1. Emaitzak aztertu ondoren, etorkizuneko erronkei aurre egiteko estrategiak lantzea.
1.2. Ikas-prozesua azkartzeko neurriak proposatzea
2. Helduen euskalduntzearen mapa osatu eta baliabideak egokitu eta arrazionalizatzea:
2.1. Euskaltegien eta auto-ikaskuntza zentroen markoa gainditu, eta HABE, AEK, Udal Euskaltegiak, Euskaltegi Homologatuak, Hizkuntza […]

Guztia irakurri    Ez dago iruzkinik

Euskalduntze eta alfabetatzea

2012-06-22 egilea Euskaltegi pribatuen izenean, honako hauek: Mertxe Mugika (AEK); Juan Carlos Murillo (Elkarlan); Mailu Lasarte (IKA); Marian Bidegain ( Maizpide)

Euskalduntze eta alfabetatzearen esparruan hartu beharreko neurriak (datozen hamar urteetan):
Hausnarketa orokor batzuk:
 
1. Euskalduntze eta alfabetatzearen esparruan hartu beharreko neurriak aurkezterakoan, hausnarketa zabal eta orokorraren beharra ikusten dugu esparru honen historian zehar, eta bereziki azkenengo 10-15 urteetan egin diren eta eman diren pausuen inguruan.

2. Helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko euskaltegiak sortu eta eratu ziren, beste prestakuntza arloak […]

Guztia irakurri    Ez dago iruzkinik

 


Lege informazioa © 2008 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco