2008-05-23 egilea Babelius
Literatura itzultzeak zentzurik al du? Galdera hauxe egin diote Eider Rodriguez idazleari Euskonews & Media argitalpenean. Eta hona bere erantzuna: “Dudarik gabe. Duela gutxi Céline-ren “Gauaren muturrerainoko bidaia” irakurri dut, izugarria! Uste dut, euskaraz irakurri dudan itzulpenik luzeena dela. Jatorrizkoan ezin denean, munduko literatura euskaraz irakurri nahi dut nik“.
1. Josu (2008-05-24)
Nire ustez itzulpengintzan gauzak nahiko ondo egiten ari dira.
Baina hizkuntzen trataeran telebistan dago arazoa eta bereziki bikoizketan. Pelikulak, serieak, umeen marrazki bizidunak eta abar bertsio originalean bota beharko ziren azpititulatuta.
Sistema honek, beste herrialde batzuetan egiaztatu denez, denborarekin, ikusleen artean irakurtzeko gaitasuna eta atzerriko hizkuntzetako entzumena garatzen dute. Eta gaitasun hoiek oso inportanteak dira gaur egun.
Asuntua izango zen zein hizkuntzatan azpititulatu. ETB1en euskaraz eta ETB2 gaztelaniaz? Marrazki bizidun guztiak euskaraz?
2. Nairda Lorenzo Aguirre (2008-05-24)
Zeuk eta beste askok, baina zoritxarrez itzulpen txarrez beterik dago baita ere euskara. Selektibitate azterketarako ikasi behar ziren 5 filosofoen testuetatik, Nietzsche-rena zen irakurgarria. Adibide bat jartzeagatik, Platon-en testuak errazagoak ziren gazteleraz edo ingelesez irakurtzea (eta ez lo hartzea), euskaraz baino. Itzulpen horrek bizkaiera kutsuko lapurtera batu bat erabiltzen baitzuen.
Itzulpenak bai, baina kalitatezkoak!
3. itsasotik (2008-05-25)
Ez dakit filosofia gairik egokiena den itzulpengintzaz berba egiteko, izan ere arlo honetako testu hauek nahiko ulergaitzak dira hizkuntza guztietan.
Dena den, uste dut literatura itzulia bultzatzea garrantzizkoa dela, hemen euskaraz idazten direnetara bakarrik mugatuz gero munduko hainbat obraz gozatzeko aukera galtzen baitugu.
Eta bikoizketari dagokionez, gaur egun euskaraz bikoizketa txukunak egiten direla deritzot, 80 eta 90 hamarkadetako bikoizketetatik oso urrun. Marrazki bizidunetan gazteleraz baino bikoizketa hobeak egiten dira nire ustez, biziagoak eta sinesgarriagoak (Shin Chan kasurako, gazteleraz gogo barik hitz egiten dute); eta filme eta telesail berriak (Heroiak seriea kasu) ondo bikoiztuta daudela deritzot, gaztelerakoaren inbidiarik gabe.
Arazoa ohitura faltan dago, ez gaude pelikulak euskaraz ikustera ohituak, batez ere ematen ez dituztelako. Hilabeteak daramatzat etb1-en filmeak ikusi barik. Ez dakit zeri begira dauden. Bestalde, noizko euskerazko pelikulak etb2-an erdarazko azpitituluekin??? (guztiek ikusi ahal dezaten).
Ume eta gazteek marrazki bizidunak gustora ikusten dituzte, sarri ematen dituztelako, baina telesail eta filme guztiak erdaraz ikusi behar ditugunez… ETB asko aldatu behar dela deritzot, telesail eta filmeak ere euskaraz emanaz.
Webgunearen moderatzaileek berrikusiko dute zure ekarpena, web gunean publikatu aurretik, Euskara 21eko argitaratze-irizpideak betetzen dituela egiaztatzeko. Irizpide horiek betetzen baditu ordu gutxi batzuen buruan, zure ekarpena argitaratuko dugu.
Izartxoa (*) duten eremuak bete beharrekoak dira.