Euskara 21XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak

Euskara 21 - XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak


Ekintza planari ekarpenak

2012-06-24 egilea DEIADARKA: UEMAKo udaletako teknikarien foroa

Lehenik eta behin, aipatu behar dugu oso denbora gutxi izan dugula plana behar den moduan aztertu eta ekarpenak egiteko. Denbora gehiago behar da esparru bakoitzeko erakundeekin bilerak egiteko eta, gure ustez, plana berrikusteko uneak eta guneak aurreikusi behar dira (etengabeko elkarlana sustatuz).

Hori argitu eta gero, izenaren inguruko hausnarketa egin behar dugu. EBPN plan oso bat izan bada ere (egitura guztiarekin), ESEP ekintza-zerrenda soil baten gisa aurkeztu da; plan batetik abiatzea ekintza multzo batean amaitzeko, atzerapausotzat hartzen dugu.
Horrez gain, udal guztiok EBPNko marko orokorra izatea positiboki baloratzen dugu.

Planaren helburu orokorra (euskararen erabateko normalizazioa) argia bada ere, ez dugu hain argi ikusten beronen eta proposatzen diren ekintzen arteko lotura. Alde batetik, tarteko helbururik ez delako agertzen (soilik 3 helburu estrategikoak: jabekuntza, erabilera eta elikadura). Beraz, helburu orokor horretatik proposatzen diren ekintzetara dagoen jauzia ez da ulertzen. Gure ustez, koherentzia (eta ordena) egon behar da erronken eta ekintzen artean.
Ekintza bezala aurkezten diren horien arteko desoreka handia dago, neurriak eta helburuak ere agertzen dira tartean. Ekintza horiek, gainera, oso maila ezberdinetakoak dira: erabilera planak egin eta betearaztea (ekintza soila baino askoz gehiago da hori) hitzarmenak garatzea (ezer gehiago zehaztu gabe), lankidetza berrien aukera aztertzea, erregistro desberdinak lantzea…Zehaztasuna, koherentzia eta oreka falta da ekintzen artean.
Irati aplikazioak duen egitura logikoa falta da helburu-, ekintza-, neurri- eta eragileen artean. Baita terminologia zaintzea eta egokiago erabiltzea ere.

Horrez gain, , ESEPen oinarria aipatzen da (Euskara 21eko ildoak), ekintzak ere bai (teilatu moduan), eta tarteko edukietan dago hutsunerik handiena, gaur egungo egoera ez delako sakon deskribatzen (Ertzaintza eta Osakidetzan dekretuak daudela esatea ez da nahikoa) eta etorkizuneko erronketan ez direlako zehazten 10 urtean lortzeko moduko helburu egingarriak.

Esparru eta ekintza jakin batzuk lehenesten badira, beharrezkoa da hori diru-laguntzak banatzerakoan kontuan hartzea. Ez da zentzuzkoa ludoteka eta udaleku irekietan pertsonalen gastuak ordaintzea (aurrekontuaren erdia kontuan hartuta) eta azterketa soziolinguistikoak eta ikerketa interesgarriak batere ez laguntzea.

Xede taldeari dagokionez, plana EAEko errealitate soziolinguistiko anitzei arreta emanda egin dela aipatzen da, baina, gero, hori ez da inon islatzen. Izan ere, ekintza berdinak proposatzen ditu udal guztietarako, eta, guk udalerri euskaldunen errealitatea faltan sumatu dugu.

Edozein kasutan, plana udalera ekartzeko beharra azpimarratu behar dugu. Hau da, planean agertzen diren hainbat ekintza/arlo ez dira udalaren konpetentzia (Euskalterm, irakaskuntza…). Beste batzuk, ordea, falta dira.

Udalean jarraituz, plan honetan ez da islatuta agertzen udaleko Euskara zerbitzuaren dimentsioa eta egitura horiek sendotzearen garrantzia azpimarratzea, plana baliabidez hornitzea, nola gauzatuko den adieraztea…

Horrez gain, oso positiboa litzateke koordinazio guneak sortzea. Hau da, egiten diren esperientziak, azterketak eta ikerketak partekatzeko egiturak aurreikustea.

Bestalde, 14. ildoari erreparatzen badiogu hizkuntza politikaren inguruko akordiorik zabalena etengabe elikatu eta sendotzea, euskararen biziberritzea eta kohesio soziala estu lotuko dituen itun berritu baten bila euskalgintzarekin elkarlanaren beharrari aipamena falta da. Hau da, erakunde eta ekimen publikoekin batera (Elebide, Bikain, Etxepare, HABE…), bestelako talde eta erakundeek bultzatutakoak ere kontuan hartu behar dira: Kontseilua, Bai Euskarari ziurtagiria, Behatokia, Topagunea, hedabideen sektorea…

Aplikazio informatikoari dagokionez, gure kezka adierazi behar dugu plana bera eta diru-laguntzak kudeatzeko sistemaren balizko aldaketen inguruan. Ez dugu bat-batean eta presaka egindako aldaketarik nahi, hoberako ez bada.

Eta, bukatzeko, hausnarketa orokorra: Euskara Plangintza zehar lerroa izateko beharra. Udal barruko eta udalez kanpoko eremu guztietan antolatzen diren ekintzak Euskara Plangintza aintzat hartuta egin behar direla azpimarratzea.
 

Ekarpen honen iruzkinetako RSS informazio-jarioa.

Ez dago iruzkinik

Iruzkina idatzi

Webgunearen moderatzaileek berrikusiko dute zure ekarpena, web gunean publikatu aurretik, Euskara 21eko argitaratze-irizpideak betetzen dituela egiaztatzeko. Irizpide horiek betetzen baditu ordu gutxi batzuen buruan, zure ekarpena argitaratuko dugu.

Izartxoa (*) duten eremuak bete beharrekoak dira.

Iruzkina idatzi

Zure ekarpenak izen bat behar du. Zure benetako izena eman nahi ez baduzu, idatzi "anonimo" hitza edo edozein ezinen.

Zure e-posta helbidea ez da publikatuko. Barne-harremanetarako bakarrik eskatzen dugu.

Egin klik anti-spam hitzaren audio-fitxategia entzuteko

Pertsona bat zarela frogatzeko (ez spam-a), idatzi irudi honetan ageri den segurtasuneko hitza. Egin klik irudian hitzaren audio-fitxategia entzuteko.
OHARRA: anti-spam hitza gaizki idatziz gero, iruzkinaren testua galduko duzu.

 

Formulario honetan sartzen dituzun datu pertsonalak, borondatez beteak eta bidaliak, "Harremanak" izeneko fitxategian gordeko dira; fitxategiaren erantzulea Kultura Saileko Koordinaziorako Zuzendaritza da eta Izaera Pertsolaneko Datuen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoak eraentzen du. Datu hauek ez zaizkie hirugarrengoei lagako eta eskuratu, zuzendu eta baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko honako helbide honetara jo beharko duzu: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Fitxategi honetan jasotako datuak hizkuntza politikari buruzko gogoeta prozesuarekin zerikusia duten komunikazioetarako erabiliko dira.

 

 


Lege informazioa © 2008 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco