2008-10-24 egilea Zelai Nikolas, Martin Rezola, Izaskun Goirigolzarri eta Jonjo Agirre
Patxi Lópezen esanetan, “para que la promoción y el fomento del euskara sean verdaderamente eficaces, no son válidas las políticas de carácter impositivo”. Zelako esaldi biribila! Eta euskarari aplikatuta, beharbada egia, gainera. Besteak beste, Estatu propiorik ez izatearen ajeak.
2008-10-10 egilea Zelai Nikolas, Martin Rezola, Izaskun Goirigolzarri eta Jonjo Agirre
Patxi Lópezek berriki jendaurrean aukeztutako “euskara eta libertadea” izeneko proposamena, lotsagarria iruditu zaigu. Aitortu behar dugu zenbait politikariren erantzun epelek ere, harritu gaituztela.
Ez zaie normalizazioa ardura?
Irakurri dute proposamenaren edukia patxadaz?
Horra proposamen delako horretaz dugun iritzia.
2008-07-23 egilea Aitor Etxebarria
“Kontsentsua”, “akordioa” gero eta sarriago entzuten diren hitzak. Beharrezkoak al dira Hizkuntza Politika aurrera eramateko?
Egia esan, legitimitate demokratikoa emateko nahikoa litzateke gehiengo hutsarekin, baina Hizkuntza Politika horren erarginkortasunari begira, akordio eta kontsentsuari ezinbestekotzat deritzet.
Hala ere, norainoko kontsentsua daukagu gaur egun? Norainokoa izatea espero genezake ameskerietan ibili gabe?
Ondoren datozen lerroak irakurriko dituzuenokin partekatu nahi ditudan hipotesiak baino ez dira. Beraz, ez dute baieztapen borobilak izan nahi, usteak baizik. Horren aurrean zuenak ezagutu gura nituzke.
2008-06-12 egilea Aitor Etxebarria
“Helburua lortzeko erabiltzen den bitartekoa helburua bera bezain garrantzitsua da” (Gandhi)
2008-05-26 egilea Moderatzailea
Egilea: Aitor Etxebarria
Euskara irakaslea
Egia esan, gustura irakurri dut gogoetarako proposatu den txosten hau eta esan beharra dut, oro har, printzipio nagusietan, ados nagoela bertan planteatzen denarekin. Oro har, defentsiban idatzitako txostena da, oraindik euskaratik urrun edo erasokor bizi direnak erakarri edo konbentzitu nahian. Baten batek pentsatuko du bizi dugun garairako hobe eta egokiago litzatekeela jarrera […]
Blog-ean barrena
Azpimarragarrienak
RSS