Euskara 21XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak

Euskara 21 - XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak


Eragileak

ESEP osatzea, abian jartzea eta garatzea, nagusiki, EAEko herri administrazioen lana izango, baina ez bakarrik. ESEP planak euskararen normalizazio prozesuan parte hartzen duten eragile guztien gida eta elkargunea izan nahi du.
 
Plan berria, EBPN bezala, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gauzatuko da. Nolanahi ere, Euskadiko herri-aginteek elkarlana eta lankidetza indartzen jarraitu behar dute euskararen gainerako lurraldeetako erakundeekin, hizkuntza politikaren garapenean. 
 

Planak ekintzen deskripzioarekin batera ekintza horretan eragile edota parte-hartzaile izango dena ere jasoko du.

Zerrenda guztiz itxita ez badago ere, hauek dira aurreikusten diren eragile nagusiak:

 

     Herri Administrazioak

  • Eusko Jaurlaritza
  • Foru Aldundiak
  • Toki-entitateak
  • Estatuaren administrazioa
  • Justizia Administrazioa
  • Herrizaingoak
  • Bestelako erakunde publikoak
  • HABE
  • EITB
  • Osakidetza
  • Etxepare Institutua
  • Bikain: Artezkaritza Kontseilua
  • Lanbide

     Administraziotik kanpoko erakundeak

  • Ikastetxeak
  • Euskaltegiak
  • Enpresak
  • Enpresari elkarteak
  • Kooperatibak
  • Sindikatuak
  • Aholkularitza enpresak
  • Lan zerbitzuak
  • Euskalit
  • Kirol Federazioak
  • Argitaletxeak
  • Liburutegiak
  • Liburu-dendak
  • Komunikabideak
  • Publizitate enpresak
  • Euskaltzaindia
  • PuntuEus Fundazioa
  • Idazleen elkarteak
  • Sektoreko ordezkariak
  • Sektoreko eragileak
  • Euskara elkarteak

 

 


Lege informazioa © 2008 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco