Euskara 21XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak

Euskara 21 - XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak


Euskara 21 izeneko ekimena abiatu du Euskararen Aholku Batzordeak

Hizkuntza politikari buruzko askoren arteko eztabaida eta hausnarketa bultzatzeko asmoz

 

Miramar jauregiko Errege Jantokiaren ikuspegia, prentsaurrekoa bitartean.Donostiako Miramar jauregian egin da gaur, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea buru zuela, Euskararen Aholku Batzordeko XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak batzorde atal bereziaren lan-bilera. Bertan, batzorde-atalaren lana elikatzeko eta abiarazteko zein gizarte eztabaidari ekin ahal izateko, batzorde-atal iraunorrak landutako oinarrizko txostena banatu zaie batzordekideei. Aipatu txostena abiapuntu hartuta, euskararen inguruan gogoeta egin dezaten eskatu zaie batzorde-ataleko kideei, honenbestez, uste dutenarekin, duten ikuspegiarekin, aberastu dezaten gizarteari erabat irekita dagoen gogoeta saioa. “Izan ere, euskararen indarberritzearen egiazko protagonistak herritarrak dira -adierazi du Baztarrika sailburuordeak-, haien esku, haien gogo eta bihotzetan baitago, hein handi batean, euskararen oraina zein geroa, euskara biziberritzeko giltzarria”.

Horrekin batera, gaur gero partaidetzarako lan-tresna izango den Euskara 21 webgunea aurkeztu zaie, XXI. mendean euskararentzat nondik norako bidea nahi dugun denon artean erabakitzeko ahaleginean, alegia. Webgune honetan oinarrizko txostena kontsultatu, batzorde-ataleko 39 kideen ekarpenak irakurri hauek gunera gehitzen doazen heinean, blog-aren bitartez gogoetan parte hartu eta gogoetaren inguruko berriak jarraitu ahal izango dira, besteak beste. Horrez gain, inkestak erantzun eta emaitzak kontsultatu, euskararen inguruko albisteetarako estekak eta mediateka eskura izango dira, baita aldian-aldian argitaratuko de Euskara 21eko buletina e-postaz jasotzeko aukera ere.

 

 

 


Lege informazioa © 2008 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco