Egilea / Autor: A. Campos
Irakurria dut “XXI Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak” oinarrizko txostena eta ikusita bakarrik nortzuk hartu duten parte txosten horretan, esan beharra daukat lan oso ona iruditu zaidala. Baina sortzen dizkit, nola ez, zalantzatxo batzuk ere.
Behin eta berriro adierazten da ezin dela inor behartu euskararekin leial izatera, euskararekiko atxikimendura adostasunez iritsi behar dela.
Eta nik beldurra diot adostasunari eta beldurra diot norbanako bakoitzaren hizkuntza-aukerak erabat errespetatu behar direla esaten denean.
Dudarik eta gabe hizkuntz politika batera adostasunez iritsiko bagina hobe eta akaso hizkuntz politika bat Instituzioetatik markatzerakoan adostasunez egin beharko da, baina euskara eta euskararen etorkizuna ziurtatu nahi baditugu etorkizunean, zerbait gehiago ere beharko dugu.
Nire uste apalean oso zaila iruditzen zait hizkuntza bati etorkizuna ziurtatzea hizkuntza hori ez badugu beharrezko egiten. Eta zoritxarrez euskara ez da beharrezko Euskal Herrian eta ez da beharrezko euskaldun guztiok -euskaradunez ari naiz noski- erdara ere badakigulako.
Azken urteetan egon da gizartean nolabaiteko euskararekiko atxikimendua, euskararik ezagutzen ez duten euskaldun eta erbestetik gure herrira etorri direnen artean. Atxikimendu horretan egon da nire ustez, hemen euskal herrian bizimodua erosoago egiteko, nolabaiteko euskara jakitearen beharraren sentimendua…
Behin baino gehiagotan entzun dut “no te entiendo, háblame en castellano” eta jarraian “pero mis hijos van a la ikastola” honek zerbait adierazten du. Nik ez dakit baina nahi dut nire seme alabek jakitea ze euskararekin erosoago biziko dira.
Orain aldiz gero eta lotsagabeago ari dira azaltzen adieraziz euskaraz aritzea eta euskara indartzeko instituzioetatik ahaleginak egitea, denbora eta dirua alperik galtzea direla esaten dutenak. Eta egoera hau areagotzen joango da.
Nola edo ala euskara beharrezko bihurtu behar dugu eta hori euskara dakigunok egin dezakegu. Nola? Ba edonon eta beti euskaraz eginaz eta erdara erabiliz bakarrik guk nahi dugunean edo eta aurrean duguna ahalegin bat egiten ari denean nor bera euskara ikasten arituz edo bere seme-alabei euskara ikasteko bideak ezarriz. Lortu behar dugu euskara ez dakienak ez dadila eroso sentitu gure artean.
Zuen idatzian diozue boluntarismoan ezin daitekeela hizkuntza politika bat oinarritu eta egia da. Baina behar bada militantzia planifikatutako indartsu batean oinarritu eta antolatutako edo lagundutako boluntarismo baten bidez lortu dezakegu edo lortzeko bidean jarri euskararen beharra euskal herrian bizitzeko.
Proposamen bat egingo nuke: urtean behin edo bitan edo gehiagotan egun oso baterako amnesia egunak izendatu, non euskaldunoi ahaztu egingo zitzaigun egun horietan erdaraz hitz egitea. Orduan benetan ikusiko litzateke ze oztopoak, era guztietakoak, gertatuko liratekeen. Orduan ikusiko litzateke euskara ez jakitearen arazoa, guk geuk gutxiesten dugula erdarara errazegi aldatzen garelako.
Hizkuntza bat halabeharrez ikasi behar izateak ez du inor hizkuntza horren aurka jartzen. Nik enpresa baten lanean aritzeko edo Ingalaterrara bizitzera joateko ingelesa ikasi behar badut ni ez naiz inoiz ingelesaren aurka jarriko. Aldiz ikasten dudanean maitatuko dut nire bizitzari aukera berriak irekitzen dizkiolako.
Eta gaurko idatzitxo honi amaiera emateko behin eta berriz aldarrikatu dudan zerbait inoiz erantzun baizkorik jaso gabe.
Lan postu baterako euskara bakarrik ez baloratu inoiz. Bai eskatu eta baloratu gaur egun ofizialak diren bi hizkuntza, euskara eta erdara. Eta baloratzekotan berdin biak 5 edo 10 edo 15 puntu euskara eta berdinak erdara. Era honetara ez legoke inoiz diskriminaziorik.
A Campos
Orio 2008-07-17
Webgunearen moderatzaileek berrikusiko dute zure ekarpena, web gunean publikatu aurretik, Euskara 21eko argitaratze-irizpideak betetzen dituela egiaztatzeko. Irizpide horiek betetzen baditu ordu gutxi batzuen buruan, zure ekarpena argitaratuko dugu.
Izartxoa (*) duten eremuak bete beharrekoak dira.