Euskararen Aholku Batzordea (EAB) Azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, Euskararen erabilpena arautzen duenak, aurreikusitako harreman-organoa da, euskararen erabileraren normalizazio-lanean laguntzeko.
EABren xede da hizkuntza-normalizazioan diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertzea, bideratzea eta koordinatzea.
Euskararen Aholku Batzordeko batzorde-ataletan 100 bat lagun bildu da epealdi berri honetako lanei hasiera emateko. Batzorde-atalak sei dira; horietako bi Euskararen Aholku Batzordeari buruzko urriaren 16ko 176/2007 Dekretuan bertan aurreikusi eta arautzen dira, eta gainontzeko laurak EABren Batzorde Osoak onartu eta Kultura sailburuak arautu ditu Agindu baten bidez.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2005-2009 aldirako helburuen artean dago, hizkuntza politikaren arloan egindako bidea eta ondorengo urteetan eman beharreko pausoak aztergaitzat hartuta, hausnarketa eta debatea bultzatzea; baita, kasua balitz, etorkizunerako estrategiak, lan-ildoak eta lehentasunak dagokion neurrian birdefinitzea eta euskararen aldeko jarrera politiko eta soziala bultzatzea, euskararen normalkuntzaren inguruan adostasun politiko eta sozial berria lortzeko ahaleginak indartuz.
Eztabaida hori Euskararen Aholku Batzordeko XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak batzorde-atal bereziaren eskutik garatuko da. Batzorde-atal horrek askotariko gizarte-alorretako 40 bat lagun biltzen ditu eta bere funtzionamendua arintzeko asmoz dagoeneko batzorde-atal berezi honen Batzorde Iraunkorra ere eratu da, 7 lagunez osatutakoa.
Gogoeta ahalik eta zabalena izango da aztergaiei dagokienez, eta ahalik eta irekiena parte hartzaileei dagokienez. Izan ere, gure gizartea anitza da, hizkuntzei dagokienez baita ere. Horregatik guztiagatik, euskararen munduak ez ezik erdal munduak ere lekua izango du, nahitaez, ekimen honetan. Hori horrela, askotariko erakundeek eta elkarteek esku hartuko dute gogoetan (erakunde publikoek, hezkuntzak, kulturak, hedabideek, enpresek, alderdi politikoek, sindikatuek, elkargo sozial eta ekonomikoek, euskalgintzak eta abar).
Hausnarketa prozesua elikatzea eta gizartearen askotariko eragileren ekarpenak-eta sustatzea zein zabaltzea.
Batzorde-atal Berezi honek, gainera, Batzorde Iraunkorra izango du. Horren helburuak dira Batzorde-atal Bereziaren funtzionamendua arintzea eta bideratzen den lanaren eraginkortasuna bermatzea. Honako hauek dira Batzorde-atal Berezi honetako Batzorde Iraunkorreko kideak: