Blog-ean zure iruzkinak zuzenean idatziz parte har dezakezu, edo ekarpen luzeagoak bidaliz Zure iritzia atalera.
Ez derrigorrez; zure ezizena, izengoitia edo nick-a ere erabil dezakezu.
Blogaren bitartez ekainaren 24a arte egongo da iritzia ematekoaukera.
Ekarpenak jasotzeko epea amaitu ondoren, Euskara 21 Batzordeko batzorde Iraunkorrak ekarpenak aztertuko ditu eta proposamena luzatuko dio Batzordeari. Honek erabakiko du ekarpenak planean sartzea edo ez.
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) eskariz, Euskararen Aholku Batzordearen lanaren emaitza da Euskara 21 ekimena.
Arazo legalik edo bestelakorik sor ez dadin, blogaren moderatzaileek eskubidea dute testua argitaratze-irizpideen arabera aztertzeko eta, hala egokituko balitz, argitara ez emateko.