Blog (edo weblog) bat, anotazio, istorio edo iruzkin publikoak idazteko Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzaren anotazioak kronologikoki argitaratzen dira. Parte hartze askerako eskaintzen den gunea da, eta bertan argitaratzen dira, egunkari pertsonal batean bezala, blogariak ezagutzera eman nahi dituen albisteak, iritziak, iruzkinak eta abarrekoak. Hainbat blogetan moderatzaile batzuek aztertzen dituzte ekarpenak, hauek argitaratu baino lehen, gaiarekin lotura dutela eta inorenganako errespetua hausten ez dela egiaztatzeko. Horietakoa da Euskara 21ek eskaintzen duen blog-a.
Blog-ean zure iruzkinak zuzenean idatziz parte har dezakezu, edo ekarpen luzeagoak bidaliz ere. Horretarako Zure iritzia atala balia dezakezu.
Ez derrigorrez; zure ezizena, izengoitia edo nick-a ere erabil dezakezu.
Euskara 21 Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimena da, Euskararen Aholku Batzordearen testuinguruan. Euskararen Aholku Batzordea 1982 azaroaren 24ko Euskararen Legean aurreikusitako harreman-organoa da, hizkuntza-normalkuntzan diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertzeko, bideratzeko eta koordinatzeko. Hain zuzen, Euskara 21 ekimena Euskararen Aholku Batzordeko XXI.mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak batzorde-atal bereziaren eskutik garatuko da. Batzorde-atal horrek askotariko gizarte-alorretako 40 bat lagun biltzen ditu eta bere funtzionamendua arintzeko asmoz batzorde-atal berezi honen Batzorde Iraunkorra ere eratu da, 7 lagunez osatutakoa. Zazpi lagun horiek izan dira, hain zuzen, eztabaidarako Oinarrizko Txostenaren egileak.
Ez. Arazo legalik edo bestelakorik sor ez dadin, blogaren moderatzaileek eskubidea dute testua argitaratze-irizpideen arabera aztertzeko eta, hala egokituko balitz, argitara ez emateko.