Euskara 21 ekimenak “Oinarrizko Txostena” du abiapuntu. Dokumentu honen egileak euskal kultura eta gizarteko pertsona kualifikatuak dira. Partaidetzarako tresna bat da Euskara 21, guztion ekarpenekin XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak finkatzeko aukera emango diguna. Atzeraelikatzea, bizitasuna eta aniztasuna ezaugarri dituen prozesu honen bitartez, euskararen inguruan iritzia adierazi dutenekin harremanetan jardun ahal izango duzu, besteen iruzkinak irakurriz eta zeureak gune honetara ekarriz.