Euskara Sustatzeko Ekintza Plana
Guztion parte-hartzeari irekitako blog bat duzu honako hau.
2012-07-04 egilea IƱaki Zubizarreta Mujika
Hasteko, komeni da pixka bat argitzea bikoizketaren eta azpidaztearen kontua. Maiz elkarren aurka ipintzen ditugu eztabaidan, bataren ala bestearen alde hartuta jarrera. Baina ez dut uste elkarren kontra daudenik, bakoitzak bere helburua baitu.
Beste hizkuntzak ikasteko aproposagoa da azpidaztea; bikoizketa oztopo ere izan daiteke sarri horretarako. Baina nork bere hizkuntza lantzeko, egokiago eta oparoago da bikoizketa, […]
2012-06-25 egilea Herri ekimeneko euskal hedabideen mahaiko talde eragilearen izenean, honako hauek: Xabier Letona (ARGIA); Gorka Bereziartua (ARGIA); Lander Arbelaitz (ARGIA); Joanmari Larrarte (BERRIA TALDEA); Iban Arregi (BERRIA TALDEA); Eider Carton (ELHUYAR); Inazio Arregi (TOKIKOM); Mikel Irizar (TOKIKOM / TOPAGUNEA); Joxe Rojas (TOKIKOM / TOPAGUNEA)
Esparrua: HEDABIDEAK
Ekintza: 1.2
Testu berria: Laguntza iraunkorrak deialdi sistematik atera eta kontzertazio politika batean txertatzea.
ERAGILEAK: Herri administrazioak, sektoreko ordezkariak
DENBORAN LEHENTASUNA: Altua
Justifikazioa edo arrazoia: Sektoreko diagnostikoan eta aurrez aurreko batzarretan esan dugunez, funtsezkoa iruditzen zaigu sektoreak nolabaiteko egonkortasun bat izan eta deialdi sistemak dakarren ziurgabetasuna gainditzea. Hedabideek betetzen duten funtzio soziala kontuan izanda, kontzertazioaren bidea iruditzen zaigu […]
2012-06-24 egilea DEIADARKA: UEMAko udaletako teknikarien foroa
GUNE EUSKALDUNAK:
Gune euskaldun gisa uler daitezkeen eremu soziofuntzionalak saritzea eta prestijiatzea garrantzitsutzat jotzen badugu ere, ondorengo ekarpenak herri euskaldunetako plangintzetarako izango dira.
2012-06-24 egilea DEIADARKA: UEMAKo udaletako teknikarien foroa
EBPN plan oso bat izan bada ere (egitura guztiarekin), ESEP ekintza-zerrenda soil baten gisa aurkeztu da; plan batetik abiatzea ekintza multzo batean amaitzeko, atzerapausotzat hartzen dugu.
2012-06-24 egilea abdelaib
herritar guztiek ba omen dute hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, baina hori ez da hala.
2012-06-23 egilea Zigor Etxeburua Urbizu, Euskarako zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia
1 Sarrera
GFAk nabarmendu nahi du ez dela batere egokia izan jarraitu den prozedura, HPSk ez duelako erraztu Gipuzkoako herritarren ordezkaritza nagusiena den GFAren parte hartzea. Batetik, EABren Euskara 21 batzordean ez duelako ordezkaritzarik, eta bestetik, astebeteko epea eman zitzaiolako (tartean asteartea jai eguna izanik) ekarpenetarako. Bereziki azpimarratzekoa da Euskara 21 batzordearen osaketak ez dituela kontuan […]
2012-06-23 egilea Txillardi
Plana izateko gauza asko falta ditu, 10 urteko epea jarri bai, baina ez dira tarte horretan lortzeko moduko helburuak jartzen, bakoitza bere adierazlearekin.
2012-06-23 egilea Ezjakina
Ez dakit zer den kulturgintzako atalean agertzen den “Euskal kultur kluba”
2012-06-22 egilea Euskaltegi pribatuen izenean, honako hauek: Mertxe Mugika (AEK); Juan Carlos Murillo (Elkarlan); Mailu Lasarte (IKA); Marian Bidegain (Maizpide)
Euskalduntze eta alfabetatzearen esparruan hartu beharreko neurriak (datozen hamar urteetan):
Ekintzak
1. Orain arte lortutako emaitzen analisia egitea
1.1. Emaitzak aztertu ondoren, etorkizuneko erronkei aurre egiteko estrategiak lantzea.
1.2. Ikas-prozesua azkartzeko neurriak proposatzea
2. Helduen euskalduntzearen mapa osatu eta baliabideak egokitu eta arrazionalizatzea:
2.1. Euskaltegien eta auto-ikaskuntza zentroen markoa gainditu, eta HABE, AEK, Udal Euskaltegiak, Euskaltegi Homologatuak, Hizkuntza […]
2012-06-22 egilea Euskaltegi pribatuen izenean, honako hauek: Mertxe Mugika (AEK); Juan Carlos Murillo (Elkarlan); Mailu Lasarte (IKA); Marian Bidegain ( Maizpide)
Euskalduntze eta alfabetatzearen esparruan hartu beharreko neurriak (datozen hamar urteetan):
Hausnarketa orokor batzuk:
1. Euskalduntze eta alfabetatzearen esparruan hartu beharreko neurriak aurkezterakoan, hausnarketa zabal eta orokorraren beharra ikusten dugu esparru honen historian zehar, eta bereziki azkenengo 10-15 urteetan egin diren eta eman diren pausuen inguruan.
2. Helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko euskaltegiak sortu eta eratu ziren, beste prestakuntza arloak […]